MUSIKA

Emarock gaua eta erakusketa

Maiatzaren 18an Emarock Gaua izango da Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Jardunaldia 19:00etan hasiko da Emarock dokumentalaren emanaldiarekin. Gero, 20:00etan, kontzertuak hasiko dira: Gaur Ez, Humus, Endemaño eta Las Tuerkas. Kontzertuak amaitu eta gero, Lucy Ramonek diskoak jarriko ditu.

Jaialdia Bilboko Irola Irrati libreko Emarock irratsaioko kideek antolatu dute. Antolatzaileen esanetan, “jaira mundu guztia gonbidatuta dago, berdin zaigu zer daukazun hanka tartean, musika gustuko baduzu disfrutatu mugarik gabe”.

Bestalde, emakumezko musikarien argazkiekin osatutako Emarock. Iragana, oraina eta geroa erakusketa erakusketa Arrasateko Kulturateko Klaustroan izango da ikusgai maiatzaren 31ra arte. Gaur, maiatzak 17, inaugurazio egingo dute, 19:15ean.

Inaugurazio ekitaldian aipatutako dokumentalaren proiekzioa eta kontzertu akustikoa izango da. Zuzeneko horretan Ain_1 taldeak, Kokein taldeko Zaloa eta Ikerrek, eta Goseko Ines Osinagak parte hartuko dute.

Emarock proiektu bat da, euskal herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismoa eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, hori aldatzea espero da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button