BESTELAKOAK

“Emarock Eguna” ekimenak badu kartela

Publiko guztientzako egun osoko egitaraua prestatzen dabiltza jo eta su bertako antolatzaileak, baina honezkero jakin badakigu, Emarock Eguna apirilaren 25ean Aretxabaletan izango dela, eta ekimenak kartela baduela.

Egun horretan, tailerrak, bazkari herrikoia eta batez ere kontzertuak antolatu dira, tartean, besteak beste, Puskli Txurruski eta Mariski, Pottors eta Klito, Lily Helicopter, Hibakusha, La Basu & Aneguria, Mursego (Maite Arroitajauregi), Miren (Napoka Iria) eta Zaloa (Kokein) bilduko dira.

Baina eurek dioten bezala, “oraindik lana gelditzen zaigu dena ondo lotzeko, baina denon artean egun polita aterako dela ziur gaude. Aurrerago egitarau osoa aterako dugu eta gauzetaz hobeto informatuko zaituztegu, hau hamaiketako bat besterik ez da”.

Hemen duzue ekimenarekiko lotura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button