IKUS-ENTZUN

Gaur, Bilbon, “Irati” filmaren aurrestreinaldia

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT zinemaldiaren aurretik egiten den PreFANT zikloaren barruan, Paul Urkijoren Irati filmaren aurrestreinaldia antolatu da gaur. Prentsarako proiekzioa Gólem-Alhóndiga zinemetan izango da 10:30ean, eta prentsaurrekoa Azkuna Zentroko Bastida aretoan izango da 12:30ean.

Egun berean, arratsaldean, publikoarekin aurrestreinaldia baino lehen, photocall bat egingo da 19:15ean, aipaturiko zinemetan. Photocall horretan erakundeetako eta kultur munduko ordezkariak izango dira, baita filmaren zuzendaria eta protagonistetako batzuk ere (Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño).

Paul Urkijoren filma otsailaren 24an helduko da zinema-aretoetara.

Euskal filma Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren Irati Zikloa komiki mitologikoan oinarrituta dago, eta honakoa kontatzen du: VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button