LITERATURA

“Autokarabana” orain “Autocaravana” da

Fermin Etxegoienek Autokarabana (Pamiela) izeneko bere lehendabiziko fikziozko lana plazaratu zuen duela urte batzuk, eta hala, Kritika Saria eta Euskadi Saria eskuratu zituen hurrengo urtean, eta liburuak hiru argitaratze ikusi zituen.

“Pamielaren produkzioa euskara hutsean egiten da, salbuespenak dauden arren. Batzuetan liburu arrakastatsua, idazle berezia edota sariak tarteko badaude, gaztelaniazko edizioa ateratzen da, kasu honetan bezala. Kasu honetan saria plus bat da”, azaldu du J. A. Irigaraik, gaur goizean lanaren gaztelaniazko bertsioaren aurkezpenean.

Eleberrian, idazle oñatiarrak gizarte modernoaren metafora gisa hartzen du autokarabana ( liburu bien azalean autokarabana bat agertzen da parking huts batean, ilunpean).

Etxegoienek liburuaren aurkezpen ekitaldian esan duenez, “metaforatzat har daiteke autokarabana. Izan liteke gure patu moderno honen metafora, “permanentzia” eta “transitoaren” esparruan kokatzen baita, eta dualitateen figura da hein berean, halaber, familiarena, edo kooperatibena.
Ubikuitatea hitza ere aipatu du idazleak, “ubikuitateari buruzko fikziozko hausnarketa ugari dago hemen, izan ere kronika garaikidea da, baina hein berean, oparitutako bizitza unitarioa, askatasun pertsonala, ideia kontrajarriak eta euskaldun osatugabeak ere beste ardatz batzuk dira”.
 

Istorioaren protagonista herri bateko kooperatiban lan egiten duen gizona da, eta hark familiaren, kooperatibaren edo aberriaren inguruan biziko dituenak dira tramaren ardatz.
Nobela benetako bizipenetan oinarrituta dago, baina gertaerak fikzionatu ditu Etxegoienek, “ia modu parodikoan eta ironia handiz”.
Egileak berak egin du itzulpena, “berridazketa egin barik, fidela izan natzaio testuari, lerro batzuetan libreago jokatu dudan arren”.

 Beraz, C eta V dituen karabana irakurri ahalko duzue Pamielari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button