LITERATURA

Lispector eta Dovlatov idazleak, euskaraz

Literaturia 2015 euskal letren plazaren barruan, eta Zarauzko Garoa liburu-dendan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, EIZIE elkarteak eta Erein eta Igela argitaletxeek argitaratzen duten Literatura Unibertsala saileko titulu berriak aurkeztu ziren larunbatean: Zorion klandestinoa (Clarice Lispector) eta Maleta (Sergei Dovlatov). Iñigo Roque eta Amaia Apalauza izan dira hurrenez hurren, titulu berri hauen itzulpenaz arduratu direnak.

Clarice Lispector (1920) Ukrainako Txetxelnyk herrian jaio zen familia judu batean. Halere, jaio eta gutxira Brasilera alde egin behar izan zuen. Genero asko landu zituen: ipuinak, eleberriak, haur-narrazioak, kronikak, zutabeak… Brasilgo emakume idazleetan aitzindari izan zen, munduko literatura bere gisara egokituz.

Sergei Dovlatov (Ufa, 1941 – New York, 1990), idazle eta kazetari errusiarra izan zen. San Petersburgon igaro zuen bere bizitza gehiena, harik eta AEBetara emigratu zuen arte. Ironia eta absurdoa lagun, bere liburu guztiak idatzi zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button