Santurtziko Bihotz Gaztea Argazki Taldeak, Bissot Tabata aretoaren lankidetzarekin, Marina Gondra artistaren Ametsak eta irrealitateak izeneko erakusketa abiatu du. Artista gaztearen lan iradokitzaile hauek guztiak, urriaren 31ra bitartean ikusi ahalko dira.
Marina Gondrak (Bilbao, 1989) harrapatzen dituen irudien bidez istorioak sortzen ditu. Bere kamara eta Photoshop programa dira bere aliatuak, eta argazkigintza bere pasioa, “irudien bidez esna egin dezakezu amets, eta ametsik onenetan bidaiatu, edota amesgaiztorik gogorrenen ere bai. Ume baten moduan barre egin…”.
Artista bilbotarra hainbat erakusketatan hartu dute parte, hala nola, Getxoarte, GetxoPhoto, SestaoPhoto, Apetit Gallery, eta abar.
National Geographic sail prestigiodunean ere aipamena lortu zuen duela urte batzuk, eta Foto Naturan lehen saria eskuratu zuen 2008an.
Santurtzin ikusgai dauden bere lanak hemen ere ikus ditzakezue.