EMAKUMEA

Emakundek berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka ondu ditu

Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 2021. urterako. Guztira 70.000 euro banatuko dira.

Deialdi honetan hiru beka mota ondu dira eta bakotxari ikerlan desberdin bat dagokio.  Bi beka genero-hartu-emanen testuinguruan ikerketa-gaiak sortzeko eta gure gizartean balio-aldaketa bat gertatzeko laguntza izango dira. Bestalde, hirugarren bekak askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta horiei erantzuteko balioko du.

Bekak ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eroango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea eta horretarako dauden faktoreak aztertzea. Bai eta, egoerak eta desberdintasunak aztertzea ere, askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan.
Azkenik, emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko arloetan eta emakumeen buruzagitzea eta ahalduntze politiko, ekonomiko eta sozialari laguntzen eta sistema patriarkala gainditzen laguntzen duten ekimenen eta estrategien bilatzea.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies