
Kubo-kutxa Aretoan, Argi Basoak, Jose Manuel Ballester Madrilgo margolari eta argazkilariaren erakusketa ikusi ahal da, maiatzaren 31ra arte. José Manuel Ballester Argazkigintzako Sari Nazionala jaso zuen, ibilbide pertsonalagatik eta arkitektura-espazioaren eta argiaren interpretazio bereziagatik.
Argi Basoak erakusketak azken zortzi urteetako sorkuntza aurkezten du, 31 argazkiren bidez. Argazkilariaren lana hiru sailetan ardazten da: denbora, argia eta espazioa; baina artistak arkitekturaren eta hiriaren, margolaritzaren eta argazkigintzaren frikzio-espazioetan aurkitzen du lan esparrua eta motibazio iturria.
Erakusketa honetan askotariko gaiak jorratzen ditu: paisaia-espazio handiak, Txinatik Brasileraino; industria-nabeak, artistarentzat iraganari eta etorkizunari begiratzeko espazioak direnak; eta museoak.
Ospetsua eta ikusgarria da bere Azken Afaria izeneko lana: zortzi metro baino gehiago dituen lan honen bidez, Leonardo da Vincik bere maisu-lan handietako batean jartzen du artistak ikuslea, baina hutsik, inor gabe, hots, apostolurik gabe. Hemengo gaia: presentzia absentea.
Ohikoa den bezala, bestelako ekimen paraleloak egingo dira erakusketa hau dela-eta: familientzako jarduerak egingo dira, larunbatero, 12:00etan. Erakusketa honen kariaz tailer bat proposatuko da honako galdera honi erantzuteko: Zer gertatuko litzateke pertsonaiak beren istorioetatik ezabatuko bagenitu?