IKUS-ENTZUN

FANTeko sekzio ofiziala gaur hasiko da

Atzo hasi zen FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdia Murnauk 1927 estreinaturiko Fausto filmaren proiekzioarekin. Biziki interesgarria izan zen. Gaur atal ofizialeko bi film eta George A. Romero zuzendari italiar ezagunaren film luzea ikusi ahal izango dira Alondegiko Golem zine aretoetan.

Gaur 17:30ean, George A. Romerok zuzenduriko La Resistencia de los Muertos (2009) lana proiektatuko du FANTek. Horrez gain, sekzio ofizialean lehiatzen diren bi film ere ikusi ahal izango dira: Anno Saul zuzendariaren Die Tür film alemaniarra (19:45ean), eta Hego Koreako Kim-Ji Woon zinemagilearen I Saw the Devil (22:00etan).

Bestalde, bihar Angel Agudok zuzenduriko Paul Naschy el hombre que vió llorar a Frankenstein dokumentala aurkeztuko dute goizean (11:00etan), eta 17:30ean Golem zine aretoetan ikusi ahali zango da. Naschy zuzendari espainiarrak makina bat terrorezko film zuzendu zituen bere bizitzan. Filmok, gainera, kritika ikaragarriak jaso zituzten atzerrian, kultuzko zinemagilea bihurtuz.

Bihar, halaber, sekzio ofizialeko beste filmi zango dira ikusgai: 19:45ean, Rubber (Quentin Dupieux, Frantzia, 2010), eta Thrist (Park-Chan Wook, Hego Korea, 2009).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button