ESZENA

Emakumeak sorkuntza artistiko garaikidean edo “Femkultur” jaialdia

Diziplinarteko Femkultur jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera. Maiatzaren 20tik 30era arte, Iruñeko Kondestable eta Iturramako Civivoxetan garatuko da jaialdia.

Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emango dizkie ahotsa eta lekua. “Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki nahiz musika proposamenen bidez. Halaber, gogoeta egingo dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz. Jaialdiak munta handiko gaiak izango ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere”.

Femkultur jaialdia maiatzaren 20ana abiatuko da Emakume Sortzaileak izeneko mahai-inguruarekin. Bertan, 19:00etan hasita, Ione Atenea, Mireya Martin, Sara Brun, Melisa Calero, Paloma Rodera eta Zarys Falcon arituko dira, eta Nerea Madariaga moderatzailea izango da.

Sortzaile bakoitzaren inguruan ardaztu den programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button