ESZENA

“Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?”, Donostian

Metrokoadroka sormen laborategiak Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlana taularatuko du martxoaren 15ean eta 16an, 20:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren, Donostiako Imanol Larzabal Aretoan. Emanaldia Korrika Kulturalaren baitan ondu dute.

Antzezlanean bost lagun agertzen dira gela batean: Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, eta Asier Sarasola aktoreak. Gertakizun krudeletan aurki daitekeen edertasuna izango dute aztergai, Bosniako gerra edo munduko edozein gatazka hizpide hartuta.

Metrokoadroka sormen laborategia 2008an sortu zen, metrokoadrobat ikuskizunaren prozesuan emandako hainbat gogoeten harira. Taldea etengabean ari da lanean proposamen berriak gauzatzen. Kolektibo horretan daudenek pintura, eskultura, musika, argazkigintza, antzerkia eta literatura arloak ere lantzen dituzte. “Kulturaren arloan egun sumatzen ditugun hutsuneak, gabeziak eta erronkak ase ahal izateko sortu genuen Metrokoadroka: sormen arlo ezberdinetako proiektuen autogestiorako tresna”.

Martxoaren 15ean, halaber, eta Martuteneko Korrika Kulturalaren baitan, Barry Manley-k Barry Barrez ikuskizuna antzeztuko du Trinkete tabernan, 21:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button