BESTELAKOAK

Feministaldia, Kultura Feministaren V. Jaialdia

Atzo, 20:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean Louise Bourgeois The Spider, The Mistress and The Tangerine pelikula ikusi ahal izango zen. Honekin eman zaio hasiera aurtengo Feministaldiari.

Abenduaren 17an, 19:00etan, Leire Vergara eta Santiago Erasok zuzenduko dute Políticas culturales y políticas de igualdad: ¿realidades paralelas? izeneko mahai-ingurua. 21:30ean Nerea Miranda, Polyxeni Canditi, Dalloway Stavrou, Diana Pornoterrorista koadrilak performancea egingo du.

Abenduaren 18an, tailerrak egongo dira goizean eta 13:00etan, II Masa Kritiko Feminista garatuko da. Kataliñak, June Fernandez eta Raquel/Lucas Platero izango dira parte-hartzaileak.
Arratsaldean, 19:00etan dantza eta 20:00etan Toxic Lesbian, Sayak Valencia Triana eta Gudari Kings taldeen performanceak. Eguna Cathy Claret-ek egingo duen kontzertuarekin eta Plácida ye-yé DJ-k jarriko duen musikarekin amaituko da.

Beste gonbidatuak honakoak izango dira: Leire Vergara , Santiago Eraso, Nerea Miranda, Polyxeni Canditi Dalloway Stavrou, Diana Pornoterrorista, Maitena Monroy, Patirke Arenillas, Kataliñak, June Fernandez, Raquel/Lucas Platero, Olatz de Andrés, Toxic Lesbian, Sayak Valencia Triana, Gudari Kings, Cathy Claret, Plácida ye-yé DJ.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button