LITERATURA

“Moroak gara behelaino artean?”, katalanez

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? katalanez irakurri ahal da dagoeneko. Liburua urtarrilaren amaieran kaleratu zen arren, joan den asteburuan, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko (CCCB) Raval aretoan aurkeztu dute Jose Angel Irigarai eta Antoni Batista idazleek. Lanak Som com moros dins la boira? izenburua darama.

Saiakerak Literaturako Euskadi saria lortu zuen 2011ean eta dirudienez, Pol·leni argitaletxeak euskarazko lana katalanez kaleratzea aproposa iruditu zaio.

Moroak gara behelaino artean? Afrika iparraldean jatorria duen amazigh hizkuntza eta jendearen gaineko saiakera da. Arabiarrek menderatu izan zuten lehenik, eta Espainia eta Frantziako kolonizazioek ondoren; hala ere, oraindik bizirik dirau Egiptotik Malira arteko zenbait komunitatetan, batez ere Algeriako Kabilian eta Rifen.

Arazoak izan dituzte proiektua finantzatzeko. Aldez aurretik erosleak lortu dituzte, eta haiek aurreratutako diruarekin atera da aurrera. Trukean, erosleek liburua merkeago eskuratzen dute. Hala ere, Etxepare Institutuak laguntza txiki bat ere eman du.

Seguruenik ez da azken lana izango, izan ere, Atxagaren obrak itzultzeko ideia badute bertako argitaletxeko kideek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button