IKUS-ENTZUN

Emakumea protagonista Markina-Xemeingo kultur programazioan

Hil honetan, Markina-Xemeingo kultur programazioa emakumearen inguruan ardaztu dute. Zinemagintzak hartuko du ia hil osoa, baina musikarekin ere gozatu ahalko da.

Lehen asteburu honetan, hilak 6 eta 7, Petra Biondina Volpe zuzendariaren El Orden Divino izeneko filma ikusteko abagunean egongo da, 18:30ean hasita. Pieza horrek Noraren istorioa kontatzen du, Suitzako herri txiki baten bizi den emakumea, bere etxekoandre papera zalantzan jartzen hasi dena, bere senarraren eta aitaginarreba misoginoaren menpe. Berak, beste emakume batzuekin greba hasi du emakumeen boto eskubidea lortzeko. Zaila da sinestea munduko herrialde garatuenetako batek emakumeei botoa ukatu izana 1971ra arte. Hala ere, herrialdeko kantonamenduetan ezin izan zuten bozkatu 1991ra arte. Suitza izan zen emakumeek boto eskubidea lortu zuten Europako azken herrialdea.
Datorren asteko asteburuan, hilak 13 eta 14, Theodore Melfiren Figuras Ocultas filma pantailaratuko da. Estatu Batuak 60ko hamarkadaren hasieran kokatzen trama, eta arraza-segregazioaren biktima diren hiru emakume afroamerikarren benetako istorioa kontatzen du.

Martxoaren 20an, zapatua, 18:30ean, eta Esperantza aretoan, aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren film sorta bat pantailaratuko dute.

Azkenik, 27an, Las XL taldeak antzerki musikala eskainiko du Abandónate Mucho ikusgarriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button