EMAKUMEA

Emakume Migratuen Komunitatearen I. Jardunaldia

Bilboko Udalak Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen I. Jardunaldia egin da. Eztabaidarako eta topaketarako espazio horretan, emakume migratzaileek hirian duten zereginari eta ekarpenari buruzko gogoeta egingo da.

Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen I. Jardunaldiaren jatorrian Bilboko emakume migratzaileen urteroko aintzatespena dago. Azken hori Immigrazioko Tokiko Kontseiluaren proiektu estrategiko errotuenetako bat da, eta emakume migratzaileek udalerriko hainbat esparrutan duten parte-hartzea ikusarazi eta nabarmendu nahi ditu.

Bilboko Emakume Migratuen Komunitateak sustatutako jardunaldi hau (Bilboko Udalak eta Tokiko Immigrazio Kontseiluak urtero ematen duten emakume migratuen aintzatespenari lotua) Emakume Migratzaile Ekintzaileen Elkarteak dinamizatu du, Maylin Vergara eta Stella Maris Garciaren eskutik.

Hiru lan-mahaitan, komunitateko parte-hartzaileek berek aukeratutako gaiei heldu zaie. Horrela, emakumeen interes eta beharretan sakontzea da helburua, eta, aldi berean, kanpoko konexioak eta interakzioak handitzea.

Lehen mahaian, emakume migratuek espazio publikoan duten parte-hartzea aztertu da, eta Greta Frankenfeld Calala Fundazioko eta komunitateko kideak dinamizatu du. Mahai horretan, Norma Vázquez adituak, Sortzen Consultoria-ko zuzendariak, azaldu du nola ari diren emakume migratuen ikuspegia txertatzen Bilboko Emakumeen Etxearen proiektuan.

Bigarren mahaia osasun psikosozialean, entzuteko espazioetan eta migrazio-prozesuen inpaktua arintzeko euspenean oinarritu da. Corabel Rincón coach eta komunitateko kideak zuzendu du saioa, eta migrazio-doluan aditua den Marisol Abreu psikologoaren parte-hartzea izan du..

Hirugarren mahaian emakume migratuen aintzatespen profesionala eta gaitasunak aztertu dira. Isabel Prieto coach eta komunitateko kideak dinamizatu du mahai hau. Bertan, Julia Shershneva Immigrazioaren Euskal Behatokiko (Ikuspegi) zuzendariak bere ikuspuntua eskaini du. María Margarita Arenas Plata Bioinnovative Solutions-eko CEOak bere esperientzia praktikoa azaldu du.

Jardunaldia amaitzeko, Argenis Mesa antzerki eta performance irakasleak performance bat egin du eta ekitaldian landutako gaiei itxiera sortzailea eta gogoetatsua eman die.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button