LITERATURA

Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da literatura sariketa aurkeztu du gaur goizean. Lehiaketak istorio biren hasiera proposatuko ditu eta parte-hartzaileek bukatu beharko dute. Aurtengo ediziorako kontakizunak egin dituzten idazleak, Esther Zorrozua ( Dos anemonas azules, gaztelaniazko kontakizuna) eta Yurre Ugarte (Ordezko kazetari, euskarazkoa) izan dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia Gonzalo Olabarriak adierazi duenez, “sariaren xedea bizkaitarren sormena bultzatzea da, euskaraz zein gaztelaniaz eta, gainera, bi efemeride ospatzea: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23a) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriaren 24a)”.

Egindako kontakizunari parte-hartzaileek zein jarraipen emango dioten ikusteko sekulako gogoa dutela adierazi dute bi idazleek, “izan ere bitxia da kontakizuna hastea eta punturik gorenean uztea beste batek jarrai dezan. Soluzio posibleak asko izan daitezke eta hori harrigarria da beti”.

Lehiaketa honetan, hamasei urtetik gorako herritar orok har dezakete esku, eta horretarako, sarirako aurkezten den kontakizunak (16 orri gutxienez, eta 20 gehienez) egile bietako batek proposatzen duen istorioari jarraipena eman behar zaio, euskaraz edo gaztelaniaz. Lehiakide bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake, baina lan guztiak egokitu behar zaizkie egileek sarirako aurkeztutako kontakizunaren hasierari, pertsonaiei eta egoerei.
Kontakizunen hiru kopia aurkeztu behar dira, Bizkaiko Foru Liburutegian: Diputazio kalea, 7. 48008 Bilbo. Lanak aurkezteko epea 2013ko otsailaren 20an amaituko da.

Sariak goxoak dira euskarazko, zein gaztelaniazko lanetan: 1500 euro eskuratuko ditu irabazleak; eta bigarrenak 500 euro.

Joan den urteko sariketan 61 lanek hartu zuten parte, horietarik 16 euskaraz eta 45 gaztelaniaz. Goizalde Landabasok hasitako ipuinari Ander Gartziak eman zion amaierarik ederrena.

Parte hartu nahi baduzue, baseak eta jarraitzeko testuak hemen eskura ditzakezue: www.bizakaia.net/foruliburutegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button