ARTEA

Emakume Argazkilarien “Baffest 2021” Lehiaketak baditu irabazleak

Barakaldoko Udalak, Fotopop Producciones Culturales-ekin batera, antolatutako Baffest Argazki Jaialdiaren V. edizioak argazkigintzari lotutako makina bat jarduera antolatu zuen iragan den asteburuan, tartean lehiaketaren sari banaketa egin zen.

Bada, Emakume Argazkilarien Baffest 2021 Lehiaketak baditu irabazleak. Cris P. Lareo argazkilari bilbotarrak eta Rocio Bueno argazkilari madrildarrak Euskal Emakume Argazkilari Onenaren Barakaldo saria eta Estatuko Emakume Argazkilari Onenaren Baffest saria jaso dituzte, hurrenez hurren.

Sari banaketa larunbat arratsaldean egin zen Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean. Goizean, sei finalistek (Cris P. Lareo, Andrea Aguilera, Sara Santos, Manuela Lorente, Rocio Bueno eta Elba Haxel) euren lana defendatu zuten Carmen Dalmauk, Itziar Bastarrikak eta Ros Boisierrek osatutako epaimahaiaren aurrean.
Epai-mahai horrek oso positibotzat jo zituen aurkeztutako sei lanak.
Bi irabazleek erakusketa batekin hartuko dute parte 2022ko edizioan, eta 500 euro ere jaso dituzte ordainsari gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button