LITERATURA

Iurretako XI. Literatur Lehiaketa abian

Iurretako Herri Bibliotekak bertako gazteentzako Iurretako XI. Literatur Lehiaketa abiatu du; helduen maila edonorentzat zabalik egongo da. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24an amaituko da.

Gai libreko lanak argitaratu gabeak eta inongo lehiaketatan ez sarituak izango dira. Haur eta Gazteen sailak euskaraz idatziak izan beharko dute.

Lanak hona bidaliko dira urtarrilaren 24a baino lehenago: Iurretako Herri Biblioteka. Bidebarrieta 4. 48215 Iurreta.
Nola bidali? ezizena, izenburua eta saila baino eramango ez duen kartazal handi baten barruan kartazal txikiago bat sartuko da honako datuekin: izen-abizenak, ikastetxearen izena, saila edo kategoria, adina, helbidea, telefonoa eta e-posta.

Informazio guztia hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button