IKUS-ENTZUN

Mendiko zinemagintzarik onena, Iruñean

Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen bilduma bat eskainiko da egunotan, otsailaren 8, 9, 10 eta 11ean, Iruñeako Golem Baiona zinemetan, Mendi Tour zikloaren bidez. Film guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 11 film eskainiko dira, eta abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute programazioa. Azpimarratzekoa da horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Iruñeako aurtengo programazioak.

Hillary-Ocean to Sky, Everest -The Hard Way, Out of the Blue,… zinema-titulu handiekin batera, izen handiko zuzendariak nabarmenduko dira, hala nola Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edo Mike Douglas & Anthony Bonello tandema.
Aipatutakoez gain, hiru euskal ekoizpen daude: The Walk On Project Fundazioaren produkzioa den Arriesgarse a Vivir, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet alpinistekin; Mendian Hil, Hirian Hil (Iñaki Peña zuzendariarena) Euskarazko Film Onenaren Saria irabazi zuena Mendi Filmen; eta Mikel Sarasola kayaker donostiarrak zuzendutako The Tears of Shiva.

Egun bakoitzean, bina saio eskainiko dira, 17:30ean hasita lehena, eta 20:00etan bigarrena, bietan pelikula berdinekin.
Informazio guztia www.mendifilmfestival.com webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button