
Man Ray artista dadaistak 1926an Miarritzen filmatu zuen Emak Bakia filmean du bere jatorria Oskar Alegriaren lanak. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du iruindarrak.
Filma Donostiako Ernet Lluch kultur Etxean proiektatuko da gaur, maiatzak 21, 19:30ean. Emanaldiaren ostean, Alegria bera solasean arituko da Euskadiko Filmategiko zuzendari Joxean Fernandezekin.
Emak Bakia izenekoak, Man Rayren film batek, bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko.



