ESZENA

Antzerkia izango da Errekalden, Leioan eta Markinan

Hermanos Bolinga, Kolektivo Monstrenko, Oihan Vega eta Andaluziako Síndrome Clown bikoteak, Errekaldeko II. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren baitan ari dira lanak eszenaratzen.

Hermanos Bolinga eta Síndrome Clown taldeen txanda izan da honezkero, eta gaur, apirilaren 4an, Euskal Herriko Kolectivo Monstrenkok Antonio Remachado lana taularatuko du. Datorren, apirilaren 11n Euskararen espektakulue eszenaratuko du Oihan Vegak.

Horrekin batera, apirilaren 7an, Umorezko Zine Erakustaldia izango da, eta, besteak beste, ondoko filmak proiektatuko dira: Loco con ballesta (Kepa Sojo), Grandma´s not a toastes (Andrew Napier) eta Democracia (Borja Cobeaga).

Beste aldetik, Leioan, La Zaranda (Teatro Inestable de Andalucía la Baja) taldeak El Régimen del Pienso izeneko obra taularatuko dute gaur berton. Gizakiaren inguruko hausnarketa metafisikoa, gizartean duen paperari begira, non gizakia eta txerriaren bideak elkarbanatu egiten diren ekonomiaren arabera, beti ere komedia kutsua ahaztu gabe eta ironiaz betea.

Bihar ere, bada zer ikusi, izan ere, 21:30ean, Markina-Xemeingo frontoian, Artedrama, Dejabu eta Le Pétit Théatre de Pain antzezturiko Hamlet obra ikusteko abagunea izango da. Ximun Fuchsen zuzendaritzarekin, Xabier Mendigurenen obraren egokitzapenarekin abiatu dute lana, non gure garaiko Hamlet hau gauzatzeko Maika Etxekopar, Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo eta Iñaki Ziarrusta arituko diren eszenatokian.
Ander Lipus, bere jaioterrian ariko da, Markina-Xemeinen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button