BERTSOTAN

Zarautz bertsotan murgilduko da asteon

Motxian Bertso Eskolak Bertso Astea antolatu du bihartik aurrera Gipuzkoako kostaldeko herri ederrean.

Ostegunean, jardunaldietako lehen egunean, bertso saio musikatua izango da Torre Luzeako lorategian. Badirudi, Motxian eskolako kideek hamar-hamabi bertso zahar zein berri abestuko dituztela gitarra, armonika eta perkusioarekin.

Ostiralean, egunotan Euskal Herriko hainbat txokotan egiten ari den bezala,  gazteen eguna izango da, eta horren kariaz bi ekitaldi antolatu dira: alde batetik Bertso Tribiala egingo da Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren gizairudiaren aurrean eta geroago, bat-bateko saioa.

Larunbatean, Bertso Eguna ospatuko dute eta aurreko urteetan egi den moduan Alde Zaharreko tabernaz taberna arituko dira bertsotan, eta geroago finala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button