ESZENA

Elorrioko S. Jose ermitan antzerkia

Elorrioko Arrapaladan Antzerki Taldeak,  3 eta 7 urte bitarteko umeentzako ZapAAAta bila ?! lana aurkeztuko du asteburu honetan (ekainak 15, larunbata, 18:30ean, eta ekainak 16, igandea, 12:30ean eta 18:30ean) Elorrioko San Jose Ermitako paraje izugarrian.

Ume bihurri batek herriko zapatariari zapata handi eta gogor batzuk egitea agindu zion, bestela gorriak eta bi ikusiko zituela mehatxatu zuen. Zapatariaren lagunek Askodakirengana  laguntza bila joan zedin aholkatu zioten, Askodaki munduko sorgin jakintsuenetarikoa baitzen. Zapataria eta Askodaki munduan zehar zapata erraldoi eta gogorren bila hasi ziren, hamaika abentura biziz. Non demontre aurki zezakeen horrelako zapata mota?

Arrapaladan Antzerki Taldearen barruan Blanki Gomez, Maite Garcia, Maria Herrero, Maritzi Bazeta eta Karmele Gamboa antzezleak bizi dira, eta asteburu honetan Sonia Villamor zuzendaritzapean arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button