MUSIKA

“Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren barruan, Amaia Zubiria

Amaia Zubiria abeslariak poesiaz betetako emanaldi musikala eskainiko du Edorta Amurua musikariak gitarra eta ahotsekin lagunduta, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 20:00etan, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan.

Euskal abeslari handienetakoa da Amaia Zubiria, eta okasio honetarako euskarazko olerki zahar eta berriz betetako gau-emanaldi musikal bat eskainiko du. Ondoan izango du Edorta Amurua musikaria, gitarraz eta ahotsaz laguntzeko. “Konplizitate musikal bikaina dute bien artean, baina bada biak lotzen dituen lokarri handiago bat, ama-semeak baitira”.

Amai Zubiria ezinbesteko artista da euskal musikaren historian 70eko hamarkadatik, Txomin Artolarekin batera Haizea taldeko kide zenetik eta Haizea eta Hontz gaua diskoak grabatu zituztenetik. Harrezkero karrera oparoa egin du, zinemarako musikarekin tartekatu dituelarik bakarkako 12 disko eta musika herrikoiaz osatutako bilduma bat Joxan Goikoetxea soinujolearekin batera.

Arriagako foyerrera ikusteko parada izango da datorren astelehenean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button