LITERATURA

Emakumeak eta euskal literatura tailerra

Otsailaren 17tik maiatzaren 19ra, Bilboko Foru Liburutegian, Emakumeak eta euskal literatura tailerra gidatuko du Josune Muñoz adituak.

Hamalau saio burutuko dira euskal literaturan emakumeak izan duen eboluzioa aztertzeko: objektu literario huts izatetik subjektu literario izatera.

Josune Muñozekin ahozko tradizioa landuko da, gizonezkoek idatzitako euskal literaturan emakumeek izandako funtzioa, edo egungo literatura genero desberdinak, euskaraz idazten duten emakume idazleen ikuspegitik.

Izena emateko epea zabalik duzue: otsailaren 2tik 14ra, eta 20 plaza daude gehienez. Astearteetan bilduko dira zaleak, 18:00etatik 20:00etara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button