ARTEA

Elkarrizketa ilustratuak Amaia Arrazolarekin

 

Euskal Irudigileak elkarteak antolaturiko Elkarrizketa ilustratuak ekimena aurrera darrai. Aste honetan, Amaia Arrazola (Gasteiz, 1984) ilustratzaile gaztearekin solasaldia izateko abagunea egongo da. Hitzordua bihar, irailaren 12an, 18:00etan, Gasteizko Zuloan.

Amaia Arrazola 2006an hasi zen marrazten. Garai hartan, Parisera joan zen ikastera, eta hantxe zegoela konturatu zen marrazteak erabat betetzen zuela. Handik Madrileko Mccann publizitate agentzian hasi zen lanean ilustratzaile eta diseinatzaile, baina estres publizitarioarekin nazkatu zenean Bartzelonara joan zen bizitzen, eta gaur egun han bertan egiten du lan, partekaturiko estudio batean. Harreman zuzena du bezeroarekin eta bitartekaririk ez dagoenez berak administratzen ditu bere denbora eta lana.
Kitty Crowther, Delphine Durand eta Lili Scratchy dira gehien inspiratzen duten egileak.

Gogoratu: bihar, irailaren 12an, 18:00etan, Gasteizko Zuloan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button