ARTEA

Elkarrekin oso urrun helduko gara

Afrikako errealitatea islatzen duen erakusketa bat paratuko du Rafa Marrodanek egun hauetan. Gaur inaugurazioa izango da Bilboko Hegoak kolektiboaren lokaletan.
Kibera herrian zerua erretzen duen txapa bat da eta gauez izoztu egiten da era berean. Erreka beltza da, mendiak zaborrezkoak dira eta gaixotasunak txoko guztietan daude. Bortxaketak, tratu txarrak,… horiek dira eguneroko eginkizunak.
Ez dago edateko urik, ez osasun zerbitzurik, ez eta lanik ere.

Baldintza hauetan kooperatiba batzuk aurrera egiten saiatzen dira nola edo hala, erabilpen gutxi daukaten materialei bestelako bizia emanez.
Kibera Women for Peace izeneko kolektiboak bordatuak eta jantzi ederrak egiten dituzte. Haziekin lepokoak eta eskuturrekoak egiten dituzte, eta hau guztia gobernuaren inolako laguntzarik gabe.

Egoera horren isla ekarriko du kasu honetan Rafa Marrodan argazkilariaren proposamen berri honek.
Dakizuenez, gaur bertan aurkeztuko da, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Hegoak kolektiboaren lokaletan.

Hegoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button