ARTEA

Elkarrekiko mendekotasuna eta elkarrekiko eragina

Saioa Olmok Xuxurlak, substratuak eta substantziak izeneko erakusketa paratu du Bilbaoarten eta otsailaren 12ra arte ikusgai izango da. Erakusketa, hasiera batean 2020ko egutegian programatua, zentroaren ekoizpen propioaren lehen erakusketa da aurten.

Xuxurlak, substratuak eta substantziak izaera intimoko erakusketa-instalazio soinudun bat da, “artistak sortutako piezen eta igortzen dituzten soinu-mezuak zaintzen dituzten eta haiei arreta jartzen dieten pertsonen arteko elkarreragina azpimarratzen duena”. Artistak ekosistema artifizial bat sortu du, “non agente batzuk eta besteak elkarrekiko mendekotasunean eta elkarrekiko eraginean dauden, elkarreraginean sartzen garenean batzuek eta besteek jasaten ditugun eraldaketak aipatuz”.

Erakusketa hau Susurrando el futuro 2017an hasitako iraupen luzeko proiektu baten jarraipena da, “non etorkizuneko belaunaldiekin izan ditzakegun harremanak aztertzen diren, xuxurla gisa adierazitako aholku, abisu eta ikaskuntzen bidez”.
Beste aldetik, erakusketaren katalogoa, Xuxurla-liburua da. Bertan “erakusketako xuxurletako asko transkribatuta daude, baita liburu-landareen irudiak ere, denboran nola eboluzionatu duten erakusten dutenak”, eta azkenik, Laura Diez Garcia, Sonia Fernandez Pan eta artistaren beraren testuak biltzen dira bertan.

Saioa Olmo Alonso (Bilbo, 1976) artista, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasle doktorea eta Wikitokiko bazkidea da. Bere praktika artistikoaren bidez, interakzio sozialak aztertzen ditu: horietan sortzen diren transakzioak, transferentziak eta trantsizioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button