BESTELAKOAK

“World Press Photo 2015” erakusketa, Gasteizen

Prentsa-argazkilaritzako lehiaketarik ospetsuena da Word Press Photo, eta Vitoria-Gasteizen da ikusgai, Montehermoso kultur guneko antzinako ur-biltegian, hain zuzen. Hamahirugarren urtez jarraian da erakusketa Arabako hiriburuan.

Erakusketa zabalik izango da azaroaren 16ra arte, eta 150 irudi biltzen ditu. Erakusketa bera, 45 herrialdetako 100 hiritan ere izango da ikusgai.

Aurten, lehiaketaren 48. edizioa egin da, eta 131 herrialdetako 5.700 kazetarik egindako 98.000 argazki izan dira lehian, eta 16 nazionalitatetako 44 argazkilari izan dira sarituak.

Aurtengo lehiaketaren irabazlea Mads Nissen daniarra izan da. Argazkiak San Petersburgoko (Errusia) apartamendu batean dauden bi homosexualen arteko une goxoa jasotzen du. “Izatasuna nabarmentzen du eta ia antzezlan kutsua dauka, baina, era berean, gozotasun horrek errealitate gordina uzten du agerian: maitatzeko modu baten jazarpena”.

Immigrazioa, errefuxiatuek, Ukrainiako guda, Txinako kutsadura eta bestelako gatazkak jasotzen dira 150 argazkietan.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button