MUSIKA

The Holydrug Couple eta Föllakzoid, Txileko psikodelia

Txileko eszena underground-eko bi talde psikodeliko izango dira bihar, azaroak 19, Donostiako Le bukowski Klubean: The Holydrug Couple eta Föllakzoid; biak ala biak AEBetako Sacred Bones diskoetxe prestigiotsuarekin grabatu dute. Kontzertua Ayo Silver! promotoreak ondu du, eta

Donostiako promotoreak bidali duen oharrean jasotzen denez, “The Holydrug Couple eta Föllakzoid taldeek aurtengo bi disko ikaragarrienetakoak argitaratu dituzte”, Noctuary eta II, hurren hurren.

Biak ala biak psikodeliaren espazioan mugitzen diren arren, proposamen ezberdinak dira: The Holydrug Couple bikotearena, “onirikoa da, dream pop zantzuak ditu, baita melodia ederrak ere”. Föllakzoid-en proposamena, berriz, “psikodeliaren baitan dago, baina Spacemen 3 eta krautrock-aren bidetik; garapen zoragarriak egiten dituzte, eta soinuaren ikerketa oso berezia egin dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button