BESTELAKOAK

“Mendia” erakusketa, Donostiako San Telmo Museoan

San Telmo Museoak eta Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu duten Mendia erakusketak, euskal mendizaletasuna kirol, giza eta kultur ikuspegietatik jorratu nahi du. Erakusketa, maiatzaren 18ra bitarte ikusgai izango da.

Erakusketa hau Antxon Iturrizak Historia testimonial del montañismo vasco lanean oinarritu da, eta lau arlotan dago antolatua: Mendiaren liturgia, Mendiaren aurkikuntza, Konkistaren espiritua eta Mendia gure ispilua da.

Lehen atalean, Mendiaren Liturgian, “objektu eta zita ezberdinen bitartez, mendira irteterakoan mendizaleen asmoak eta balioak zeintzuk diren eta zer bultzatzen dituen transmitizen da”. Botak, motxilak, soka, buzoiak, mendiko liburu klasikoak, eta abar topatuko ditugu.

Mendiaren Aurkikuntza sailean lehen mendizaletasuna bultzatu zuten ideiak azaltzen dira, eta zer-nolako eragina izan zuten ideiok Euskal Herrian.

Konkistaren Espiritua atalean, “Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioak lehian aritu ziren beren banderak zortzi mila metroko mendietara eramateko: frantziarrak Annapurnan saiatu ziren, britainiarrak Everesten, italiarrak K2n, txinatarrak Shisha Pangman eta abar”. Everesten, 1980. urtean, ikurrina jarri zen.

Azken gaia, Mendia Gure Ispilua da, eta bertan “mendira hurbiltzeko moduan islatzen da zer garen eta zer izan nahi dugun” esplikatu nahi da.

Erakusketa ixteko, hainbat mendizale, idazle eta pentsalarien hausnarketak bildu dituzte. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button