BESTELAKOAK

“Shakespeare Bertsolari”, Donostian

EIZIEk eta Donostia 2016k Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduera ondu dute, bihar, urriak 30, Donostiako Lugaritz Kultur etxean, 18:00etan.

Ekimenaren xedea bertsolaritza Shakespeareren obrara hurbiltzea da; horretarako, Uda-gau bateko ametsa (A Midsummer Night’s Dream) obraren zatiak ardatz hartuta, Juan Garzia obraren itzultzailea, Jon Martin bertsolari eta idazlea, eta Miren Ibarluzea bertsolari eta itzultzailea obra horren inguruan arituko dira.
Hala, Idoia Nobleren gidaritzapean, bertso neurtu eta errimadunetan idatzita dagoen lan klasiko hori izango dute ardatz.

Horrekin batera, saioan jorratutako pasarteak EIZIEren webgunean paratuko dira (Bingen Ametzagaren euskarazko itzulpenak prosan, Shakespeareren jatorrizkoekin batera), “nahi duenak aukera izan dezan pasarteok bertsotan ematen saiatzeko eta saioan bere ekarpenak egiteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button