ESZENA

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko Ikerketa Sariaren deialdia

Artez Blai Kultur Elkarteak arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzen du beti. Horren ondorioz, arten ere, Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2018ko edizioaren deialdia egin du. Lanak bidaltzeko epea irailaren 30eana amaituko da.

Kontuan hartu beharreko baldintzak honakoak dituzue: Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.

Egileek nahi adina testu aurkeztu ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak. Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromezurik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

Lan bakoitza edonolako euskarri digitaletan aurkeztu daiteke (izenburuarekin baina egile edo egileen daturik gabe), eta bi artxiborekin: CV bat: datu pertsonalekin (izen eta abizenak, helbidea, jaioteguna eta jaioterria, telefonoa eta mail-a), ibilbide akademiko eta profesionalarekin, eta aurkeztutako lanaren sinopsiarekin (10 lerro inguru).
Eta sinatutako aitorpen bat, lana argitaratu gabea, beste sariren baten erabakiaren zain ez dagoela, argitaratzeko konpromezurik ez duela eta egileak eskubide guztiak dituela egiaztatzen duena.

Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Saria aipatu behar da e-mailean.

Datu guztiak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button