LITERATURA

Elena Olave idazleak “Keinura itzuli” izeneko poema kaleratu du

Elena Olave idazleak Keinura itzuli izeneko poema liburua argitaratu du Susa argitaletxearekin.

Kontakizun handien aurrean, keinu soilen egia zalantzatian jarri du begirada Elena Olavek liburu honetan. Testuaren eta bizitzaren arteko mugak arakatu ditu, nola bilatu poetika berri bat agerikoa ez denaren zurrumurruan, nola eternoak nahi luketen uneen testuran. Gorputza du horretarako esplorazio zelai poetak, hura inguratzen duten kontzeptuak, irudiak eta galerak.

NUTRIZIO ARIKETAK

Egunean bost aldiz jartzen dut kolokan
lengoaiaren erabilpena eta ezagutza,
gure artean eraikitako harremana:
zeinek menperatzen duen zein,
zeinek mugatzen duen zein,
zeinek gozatzen duen zeinekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.