LITERATURA

Idazkera sortzailean trebatzeko

Artium museoan, Kontatzearen ertia, idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaro ematen ari da azken hileetan Luisa Etxenike.
Datorren astean, otsailaren 24an, 25ean eta 26an bigarren partea eskainiko du eta hala, testu bat kontakizun zerk bihurtzen duen gaian sakonduko du. Azaroan hasitako lantegiaren jarraipena da hau eta helburua kontakizunaren ezaugarrien, eta haren sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideen azterketan sakontzen jarraitzea da, bideratze teorikoen eta irakurketa eta idazteko ariketa praktikoen bidez.

Kontatzearen ertia, idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaro bat da eta ondoko galderei erantzuten saiatuko da: Zerk egiten du testu bat kontakizun? Nola lortzen du kontakizun batek irakurlearen arreta bereganatu eta bukaeraraino atxikitzea? Zein osagai behar ditu kontakizun horrek irakurri duenarengan zerbait ikasi duen edota gauza garrantzitsuak deskubritu dituen ustea uzteko? Bideratze teorikoen eta irakurketa eta idazkerazko ariketa praktikoen bidez, bigarren lantegiak kontakizunaren ezaugarriak eta bere sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertzen jarraituko du.

Programaren xedea genero guztietako literaturara hurbiltze hezigarria egitea da. Literaturaren inguruko tailerretatik Fernando Iwasaki, Marcos Ordoñez edo Espido Freide pasatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button