ESZENA

Dantzari Dantzazaleen Eguna

Dantza-bazkari-erromeri-jaialdia egingo da larunbatean, abenduak 17, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Iragarri dutenez, aurten bazkalosteko lagunak eta parrandarako bidaideak izango dira Dantzazale egunean, izan ere, Aikoren emanaldiaren ondoren Vidrio eta Otxoa eta MP5 taldeak arituko dira giroa berotzen. Vidrio eta Otxoa, gurean horren errotua dagoen rantxerarako zaletasunetik abiatuta Naparmex estiloan aritzen dira, hitz dibertigarriak, ganberroak, alaiak, dantzagarriak.

Programa horrela dator apainduta: 14:00etan, txakolin gonbitea, eta gero bazkaria. 16:00etan, kanturriadak eta ordu erdi beranduago Dantza lagunak gogoan. 17:00etan dantzaldia apatzak apurtu arte Aiko, Vidrio eta Otxoa eta MP5 taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button