LITERATURA

“Eztabaidak Literaturarekin” zikloan, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Amuriza

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin zikloaren beste emanaldi bat hartuko du gaur, hilak 14. Aldatzen ari da literatura? izenburupeko saioan Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Arantxa Urretabizkaia idazleak hartuko dute parte. Haiekin batera, Aritz Gorrotxategi idazlea ere izango da.

19:00etan hasiko den hitzorduan bi idazleak ondoko zalantzez arituko dira: ea idazlea jaiotzen den edo jaio eta egiten den; zenbat inspirazio eta zenbat lan dagoen ofizioan; eta inspirazioa non bilatzen den eta nondik datorren. Horrez gain, bertsoak eta ikuskizunak idazteari buruz ere hitz egingo dute, patxadaz eta hausnarketa moduan.

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) 1972an argitaratutako San Pedro bezperaren ondokoak poema luzearekin ezagutzera eman zuen bere burua. Hamar urte geroago Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen Maitasunaren magalean bere bigarren poema liburuagatik. Bereak dira Zergatik panpox, edota Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik lan famatuak

Miren Amuriza (Berriz, 1990) Euskal Filologia ikasi zuen eta ondoren Haur eta Gazte Literaturan espezializatu zen. Basa izan da bere lehen eleberria. Igartza Saria 2017 eta Siete Calles 2019 sariak jaso ditu, eta agur egun idazketa eta bertsolaritza uztartzen ditu.

Ekitaldirako sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button