MUSIKA

Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioa

Udazkenean, azaroaren 27an, Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioa egingo da Iruñean. Euskal musikaren arloko eragileek lehiaketa horretarako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 10era arte.

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) bultzaturik, Musika Bulegoa Sariak 2016an sortu ziren, “Euskal Herrian egiten eta ekoizten den musikaren kalitatea aintzatesteko eta, oro har, gure musikarekiko sentsibilizazioa zabaltzeko publikoaren eta gizartearen baitan”.

Lehiaketaren oinarrien arabera edozein euskal artistak, taldek edo konpositorek konposatu edo interpretatutako obrak proposa daitezke sarietara, erabilitako musika-generoa edozein dela ere. Nahitaezkoa da obra horiek 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean editatu edo jendaurrean aurkeztu izana.

Hona hemen aurreko edizioan saritutako obrak eta artistak: Ramon Lazkanoren zuzeneko lana (Festival d´Automne à Paris-Portrait jaialdian estreinatua), Zuhainpeko Soinuak ikuskizuna, eta Elena Setienen (Dreaming of Earthly Things), Juan Ortizen (Winter Tales) eta Ruper Ordorikaren (Guria Ostatuan) diskoa. EHMBEren sari berezia Jazzargia elkartearentzat izan zen, Ondas de Jazz en la ciudad proiektuagatik, eta Etxepare Euskal Institutuaren saria Berri Txarrak taldearentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button