IKUS-ENTZUN

“Euskara Jendea” dokumentalaren seigarren atala, Zinebin

Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoiztutako Euskara Jendea dokumental-sortaren seigarren atala, Mundua osatzen, Zinebi Bilboko Dokumental eta Laburmetraien Zine jaialdiaren baitan aurkeztuko da asteazkenean, azaroak 20, BBK Aretoan, 20:00etan.

40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez, publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara Jendea egitasmoak, Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu.

2013ko Durangoko Azokan ofizialki aurkeztu baino lehen, egileek Euskal Herriko hainbat tokitan izan dira eta izango dira ikus-entzunezko lana aurkezten.

Hala, azaroaren 26an, asteartea, FICAB Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan, Erromako Inperioan atala aurkeztuko dute, Irungo Oiasso Erromatar Museoan, 20:30ean. Halaber, azaroaren 29an, ostirala, Bilboko Zazpi Katu gaztetxean: Euskara Jendea proiektua aurkeztuko dute, 18:00etan.

“Menderik mende, hizkuntz komunitatea sortu, eratu, bizi, osatu, egokitu eta aldatzen joan da etengabeko harremanetan beste hizkuntz komunitate batzuekin. Hemendik aurrera, baina, erronka berriak ditu, galdera berriak ditu, eta galdera berri horiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button