BERTSOTAN

Bertsoz eta musikaz Arabako lurrak esnatuko dira

Arabako bertso eskolek bertsoz eta musikaz esnatuko dituzte Arabako lurrak Agate Deunaren bezperan. Guztira 10 saio burutuko dira Arabako hainbat herritan.

“Leku batzuetan errotutako eta beste batzuetan horrenbeste errotu gabeko usadioari eutsi nahian Arabako bertso eskolek eta tokian tokiko beste kulturgile batzuekin batera urtarrilari agur esango diote. Egunak luzatzen doaz, neguko lozorroa poliki poliki uzten hasi beharrean dagoela gogorarazi nahian lurrari eta kimu berriak ekarriko dituen udaberria gertu dela iragarriz.”

Hortaz, otsailaren 4an, Legution izango da lehen hitzordua. Goizeko 09:00etan, Garazi ikastolako ikasleak, Legutioko bertso eskolako gaztetxoak, Unai Anda eta Peru Abarrategi bertsolariak bilduko dira. Geroago (12:30ean) Agurainen Lautada ikastolako ikasleak arituko dira Xabi Lasa eta Oihane Perea bertsolariekin.
Arratsaldean, 16:30ean, Araiako Bertso Eskolako gaztetxoek, Oihane Perea eta Aitor Najera bertsolariek egingo dute saioa. Gero Laudion, Gasteizen, Bastidan, Mendialdean, eta Oionen izango dira musika eta bertso emanaldiak.

Azkenik, otsailaren 5ean, Aramaion, Aramaixoko Bertso Eskola, Papargorri Abesbatza, Triki Kalejira Trikitixa Eskola eta Alaiak Jubilatu Elkartea bilduko dira lurra esnatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button