ESZENA

Euskararen historia dislokatua

Tartean teatroaren zigilua den Ez Dok Hiru taldearen azken lana, Lingua Nabajorum, bihar estreinatuko da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria bikoteak euskararen historia dislokatua eta distortsionatuta egingo dute, “euskararen historia txoroa edota bi zorok kontatzen duten euskararen historia”, beren hitzetan.
Gaur, Bilboko Kafe Antzokian, prentsaurreko batean eman ditu behar bezalako xehetasunak bikote honek.


“Euskararen errepasua egingo dugu hasiera hasieratik, leize-zuloetako gizonengandik, erromatarrekin izandako liskarretatik, eta Orregatik, eta Gerra Zibiletik pasatuta, gaurko egunetaraino, euskara batua sortzen den arte. Horrelako une historikoak hartu ditugu hizpide, euskararen eboluzioa zertan den ikusi ahal izateko, baina mesedez, inork ez gaitzala seriotan har, dena asmakizuna baita” gaineratu du bikoteak.

“Euskaldunak historioan zehar beti bili dira liskarrean kanpokoekin eta euren artean. Gure teoriaren arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio, hortaz euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako”, dio bikote teatrero honek.

Euskara sencilloaren manifestoa, Larru Haizetara eta Euskarazetamol antzezlanek izandako arrakastaren ondoren, Ez Dok Hiru bikoteatroak bere azken lana aurkeztuko du bihar, Jokin Oregi zuzendariaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button