BERTSOTAN

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa bihar jokatuko da, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Txapelketaren 31.edizioa izango da.

Hamalau bertsolari gazte arituko dira lehian Leitzan: Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Ane Telletxea (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Iratxe Muxika (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Luar Alberdi (Iruñea), Nahia Etxeberria (Iruñea), Ekain Alegre (Altsasu), Idoia Granizo (Altsasu), Beñat Astiz (Barañain) eta Enma Murillo San Miguel (Barañain).

Lehia horretatik lehenengo bi postuetan ateratzen direnak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean izango dira, zeina ekainaren 10aean egingo den Saran (Lapurdi). Bertsozale Elkartearen arabera, “lehia formatuko ekimen honekin batera, Eskolartekoa ikasturtean zehar egiten diren bestelako ekimenen bilduma da: bertso-merenduak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketa…”.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button