Aurtengo edizioak marka guztiak hautsi ditu, izan ere, inoizko partaidetza-markarik handiena izan du, gainera, euskarazko 10 original jaso dira hautagaien artean. Sariaren ebazpena urtarrilaren 23an jakinaraziko da
Aurkeztutako 450 lanetatik, 277 haur-literaturakoak dira, eta 173 gazte-literaturakoak: 389 gaztelaniaz, 37 katalanez, 14 galegoz eta 10 euskaraz. Horixe da, agian, sariketaren ezaugarririk bereziena: lau hizkuntzek aukera bera izatea lehiaketan. Aurreko 20 deialdietan gaztelaniazko 24 liburu, katalanezko 11 eta galegozko 4 saritu dira.
Gaien aldetik, haur-literaturan, umorezko lanak eta abenturazkoak nabarmendu dira (piratak, misterioa eta haur-taldeen pasadizoak); eta gazte-literaturan, nobela gotikoa, zientzia-fikziozkoa (futuristak eta birus informatikoak) eta beldurrezkoak (zonbiak eta banpiroak).
Hogei deialdiren ondoren, Edebé Sariak ospe eta sendotasun handia lortu du, eta sari hau erreferente bihurtu da egileen artean, bai lanen kalitateagatik, bai aurreko urteetan saria irabazi duten idazleen ospeagatik.
XXI. Edebé Sariak guztira 55.000 € banatuko ditu: 30.000 € gazte-literaturako lanari; eta 25.000 €, haur-literaturako lanari.
Saritutako bi lanak estatuko lau hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta galegoz. Gainera, ONCErekin egindako hitzarmenari esker, braillez ere kaleratuko dira. Eleberriak martxotik aurrera egongo dira liburu-dendetan.