ARTEA

Blas de Otero Fundazioaren III. Argazki Lehiaketaren sariak

Blas de Otero Fundazioaren Imágenes para unos Versos III. Argazki Lehiaketaren sariak erabaki dira. Datorren martxoaren 15ean, 96 urte beteko dira idazlea jaio zenetik.  

Idazle bilbotarraren poesia ezagutaraztea helburu duen Imágenes para unos Versos argazki lehiaketaren saria Alvaro Escriche sevillarrak hartuko du. Epaimahaia Jose Fernandez de la Sota poetak (2010eko Euskadi Literatur Saria) eta Richard Bilbao argazkilariak osatu dute, beste aditu batzuen artean, eta lehen saria, argazkilari zaletua den gazte horri ematea erabaki dute. Argazkilariak, Historia de mi vida poeman, inspiratutako argazkia aurkeztu zuen.

Lehiaketak 160 argazki jaso ditu guztira. Partaideek Blas de Oteroren bertsoen bitartez mundua ikusteko modua, argazkien bitartez islatu dute, poesia horiei gaurkotasun eta perspektiba berria emateko.

Hogei urte arteko gazteen kategorian, irabazlea Mollét del Vallesen (Bartzelona) bizi den Laura Mucha izan da, Tiempo de poemas poeman inspiratutako argazkiari esker. Kategori horretan 40 argazki jaso dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button