ARTEA

Artium Museoak erakusketa berriak abiatu ditu

Egunotan Artium Museoak bi erakusketa berri abiarazi ditu: Aura Satz artistaren She Recalibrates, eta Ion Munduateren Cuerpos por un momento.

Aura Satzen proiektuak film, marrazki eta objektuen bidez, musika elektronikoaren sorkuntzan aitzindari izan diren egileak hartzen ditu ardatz, horien artean Daphne Oram, Laurie Spiegel eta Beatriz Ferreyra.
Erakusketaren kariaz Artium Museoak liburuxka bat argitaratu du Jo Huttonen eta Xabier Erkiziaren testuekin. Z Aretoak hartu du erakusketa hori, eta haren helburua “lurralde zinematografikora jauzi egiten duten artisten eta erakusketa formatua aztertzen duten zinemagileen lanak” ezagutaraztea da. Garbiñe Ortega da komisarioa.

Bigarren erakusketa Ion Munduateren Cuerpos por un momento da. Erakusketaren pieza nagusia Lucía con zeta da, “museoaren fondoei dagokien 1998ko bideo bat, Munduateren beste bi lanen testuinguruan erakusten dena”. Erakusketa hau dela eta, Artium Museoak Sergio Pregok idatzitako argitalpen bat argitaratu du.
“Testuinguruak bilduma batetik abiatuta bere helburuen artean ditu, beste ekimen batzuekin batera, Artium Bilduma Museoaren ezagutza sustatzea, artista beraren beste pieza batzuekin batera erosi berri diren lanak aurkeztuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button