ARTEA

Gizatasunaren ikuspegi kritikoa

Bilboko Rekalde Aretoan Eduardo Sourrouilleren Varietés erakusketa ikusgai izango da, 2024ko otsailaren 25era arte. Sorrouillek marrazkiz, argazkiz eta bideoz osatu du erakusketa, izan ere bere helburua, “gizatasunaren ikuspegi kritikoa plazaratzea norberaren gorputza antzeztuz eta taularatuz.”

Proposamenen ardatza gorputza da, sarritan gizakiei arrotza ere egiten zaie gorputza, eta horregatik erakusketa honek norberaren nortasunaz hausnartzeko bazka luzatu nahi izan du artistak, zentzumenei eta pertzepzioari erronka luzatuz.
“Sourrouilleren lanaren ezaugarri nagusia beti izan da irudigilearen eta irudikatuaren arteko hitzik gabeko elkarrizketa. Varietés erakusketan are nabarmenagoa da gorputzaren performatibotasuna eta eraikuntza hartu dituela ardatz.”
Horrexegatik, bertako espazioa ere “antzeztoki bihurtu da, eta bertan aktoreek, artista komedianteek, subkontzientearen aura taularatzen dute, eta azala eta gorputza forma mutante bihurtzen dira. Sourrouillek probokaziora jo du solasaldia, ironia eta ilusioa sortzeko, eta horrela narratiba artistiko berria eratzen du.”

Hein batean, saiakera biografikoa da, non erdigunea artista bera den. Batzuetan voyeur bihurtzen da, eta bestetzuetan behatzaileak eta behatuak bat egiten dute. Erakusketa honek “gonbit egiten die bisitariei korapiloak askatzeko, ulertzeko, ikusteko, maitatzeko, sentitzeko, bizitzeko, negar egiteko eta barre egiteko.”

Erakusketarekin batera, bitartekaritzari eta didaktikari lotutako beste jarduera osagarri batzuk egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button