ESZENA

Emakumezko dantzari euskaldunen bi ikuskizun asteburu honetan La Fundicion aretoan

La Fundición-ek abiarazi zuen nazioarteko proiektu batek Buenos Airesera bidean jarri zituen joan den azaroan Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andres, bertan Egoitzako Sorkuntzaz burutu zuten pieza bat han aurkez zezaten. Horrela sortu zen Mazing ikuskizuna, zeina Adriana Barensteinek CCEBA-ko (Buenos Airesko Kultur Zentro Espainiarra) San Telmo Eraikinean zuzendutako Gorputza eta Hiria (leku irekiko performance) proiektuaren baitan zegoen.

Leire Ituartek dantzatzen duen Look at me, Bang Bang ikuskizunean, berriz, ikusmen-kultura garaikidean gertatzen den gorputz femeninoaren eta emakumearen irudiaren erreprodukzioari buruzko ibilbide ironikoa egiten du. Ispiluaren beste aldetik ari den pop kutsuko begirada kritikoa da.

Ituartek Nontzeberriri adierazi dioenez, "Look at me, Bang Bang, emakumearen irudia, gorputza eta sexualitatearen inguruan egindako hausnarketa da. Masa Kulturak emakumearen irudi edo gorputz femenino hori jorratzeko erabiltzen dituen estereotipoetatik abiatuz. Gaur egungo irudia kulturan, emakumearen klixe horiek hedatzen duten ideologia subliminala interesatzen zitzaidan. Horrexegatik emakumea adierazteko sexualitate femeninoaren alderdi "eder" eta "maltzurraren" arteko dualtasun edo bikoiztasun subliminal horretatik abiatu nintzen ikuspegi ironiko bat erabiliz."

La Fundición-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button