Nontzeberri

Mugimendua, argitasuna eta kolorea

Victor Vasarely-k mugimendua, argitasuna eta kolorearen gaineko lehen ikerketak egin zituen XX. mendearen erdialdean. Bere forma geometrikoekin jolasten zuen, argitasun eta koloreen kontrasteekin, espazioaren kontzepzioa zabalduz.

Artistak ere fisika, arkitektura eta industriaren gaineko ikerketak egin zituen, eta hala, oso garrantzizkoa izan zen joan den mendearen artearen barruan.

Bilboko BBK Aretoan zabalik dagoen erakusketa berezi honetan, Vasarely artistaren sorkuntza ikusgarriak paratu dira, non azalen deformazioak eta marra askoren desbideratzeak ilusio axonometrikoak sortzen dituzten.

Victor Vasarelyk (1906, Hungaria) Budapesten egin zituen bere ikasketak eta han,  Alexandre Bortnyik izan zuen maisu. Wassily Kandinsky, Kazimir Malevitch eta Paul Klee miresten zituen. Parisera joan zen eta hantxe, arte abstraktuan eta geometrikoan murgildu zen. Laukiak, lauki zuzenak, erronboak, pentagonoak, zirkuluak eta bestelako forma geometrikoak konbinatzen ditu sorkuntza koloretsuak erdietsiz, eta era berean, hiru dimentsioetako piezak, espazioaren integrazioak bilakatuz. Hala, arte poparen lehen zantzuak atzematen zaizkio autore honi.

Honetaz gozatzeko eta hausnartzeko, Bilboko BBK aretoan duzue  martxoaren 14tik maiatzaren 5era arte, Victor Vasarely artistaren lanak ikusgai.

Exit mobile version