LITERATURA

EIZIE elkarteak “Literatura Unibertsala” bilduma osatzeko bigarren deialdia egin du

EIZIE elkarteak Literatura Unibertsala bilduma osatzeko bigarren deialdia egin du. Honako liburu hautatu dira, eta jatorrizkoen laginak jarri dituzte lehiatzaileen eskura: Leonardo Sciacia, Todo Modo; Amos Oz, מיכאל שלי‎ (Michael Sheli) / My Michael / Mi querido Mijael / Mon Michaël…, eta Marina Tsvetaieva,  Mon frère féminin: Lettre à l’amazon.

Interesdunek eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan) aurkeztu dute, ezizen batekin. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 23an  amaituko da, eguerdiko 12:00etan. Lanak hona bidaliko dira: Zemoria 25, behea – 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bana izendatuko dute Eusko Jaurlaritzak, itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek, eta EIZIE elkarteak. EIZIEk idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Argibide guztiak EIZIE elkarteak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button