ESZENA

Eibarko XXXIII. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak bihar hasiko dira

Eibarko XXXIII. Nazioarteko Antzerki Jardunaldietan, antzerkigintzaren ordezkaritza zabala izango da: abangoardiako antzerkia, ekoizpen erraldoiak sona handiko izenekin, unibertsitate giroko antzerkigintza eta beti interesgarria izaten den Antzerkia Zineman atala.
Daniel Freireren parte-hartzea garrantzitsua izan da aurtengo ediziorako. Irekiera ekitaldian parte hartuko du hitzaldi-solasaldi batekin, eta bera ere protagonista izango da Mercado Libre antzezlanean.

Beste aldetik, badira zortzi urte Jardunaldiak Giza Estatuen Erakusketa batekin hasten direla. Generoko antzezle hoberenak etorriko dira. Izan ere, Eibarren estreinatzen dituzte beraien pertsonaia berriak, horregatik izaten da aukera paregabea kalean egiten den antzerki mota honetaz gozatzeko.

Madrileko Cuarta Pared taldeak Siempre Fiesta ekarriko du otsailaren 17an. Glu-glu pordukzioak, Kukai, Txalo teatroa, Bikoteatroa edota Antzerkiola Imajinarioa dira parte hartuko duten beste taldeetariko batzuk.
Bestelako lanak, konpainiak eta ordutegiak, Eibarko XXXIII. Nazioarteko Antzerki Jardunaldietako webgunean biltzen d¡ra, begiratu nahi baduzue.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button